137. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

2020ko aurrekontuko 1, 2, 3 eta 4. aldaketak. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2020ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren aldaketak Udalaren 2020ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Mendigorrian, 2020ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2005739