137. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

3-9/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2020ko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen aho batez:

ERABAKIAK:

–3/2020 aurrekontu-aldaketa, aparteko kreditua: kiroleko pabiloia handitzea. Hasierako onespena.

–4/2020 aurrekontu-aldaketa, aparteko kreditua: lursailak erostea, industrialdea. Hasierako onespena.

–5/2020 aurrekontu-aldaketa, aparteko kreditua: obrak, lehengo udaletxeko eraikinean. Hasierako onespena.

–6/2020 aurrekontu-aldaketa, aparteko kreditua: sareak berritzea eta zoladura ematea. Hasierako onespena.

–7/2020 aurrekontu-aldaketa, aparteko kreditua: enpresendako dirulaguntza. Hasierako onespena.

–8/2020 aurrekontu-aldaketa, aparteko kreditua: dirulaguntza COVID-19. Hasierako onespena.

–9/2020 aurrekontu-aldaketa, aparteko kreditua: pilotalekuko eta padel pistako argiztapena. Hasierako onespena.

Aipatu espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aurrekontu-aldaketak behin betikoak bihurtuko dira.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.1 artikuluari jarraikiz, erabaki honen kontra ez dago errekurtsorik aurkezterik, tramite egintza baita.

Hala ere, ebazpenen eta tramite egintzen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, aukeran, baldin horiek aferaren funtsa zuzenean edo zeharka erabakitzen badute, prozedurarekin ezin dela jarraitu erabakitzen badute, edo babes eza edo legezko eskubide eta interesen aurkako kalte konponezin bat eragiten badute, 39/2015 Legearen 124. artikuluaren arabera. Errekurtso hori 39/2015 Legearen 47. eta 48. artikuluek aurreikusten dituzten deuseztasun edo deuseztagarritasun arrazoietan oinarritu daiteke.

Martzillan, 2020ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2006044