137. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2020ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1. aldaketa 2020ko udal aurrekontuan.

2020ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an, aurrekontuan aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Lekunberrin, 2020ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Kreditu bereziak

Gastuak sortzea:

6. kapitulua.–1.9200.6220002 partida, “Ikastetxeko obra”, 120.000,00 euro.

Finantzaketa:

Diru-sarrera: Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza. 7. kapitulua. 1.7508003 partida, “Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza: Ikastetxea”, 60.000,00 euro.

Diru-sarrera: Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza. 7. kapitulua. 1.7508004 partida, “Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza: Parlamentuaren zuzenketa Ikastetxerako” 50.000,00 euro.

Gastua: Partida beheititua: 6. kapitulua. 1.3360.6220001 “Telleria proiektua”, 10.000,00 euro.

Gastuak sortzea:

6. kapitulua.–1.3231.6220003 partida, “Haur Eskolako obra”, 53.000,00 euro.

Finantzaketa:

Diru-sarrera: Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza. 7. kapitulua. 1.7508005 partida, “Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza: Parlamentuaren zuzenketa Haur Eskolarako”, 50.000,00 euro. Diru-sarrera: Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. 2. kapitulua. 1.29000 partida,“Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga”, 3.000,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2005848