137. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2020ko ekainaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1. aldaketa 2020ko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/190 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 20ko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aipatutako espedientea Udal Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, hala baderitzote, erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik eginez gero, Udalbatzak horien gaineko erabakia hartuko du eta aurrekontua behin betiko onartuko du.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, lehen aipatutako jendaurrean jartzeko epea igaro ondoren.

Argitaratzen da, orok jakin dezan.

Irurtzunen, 2020ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2005920