137. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

1. aldaketa 2020ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2020ko ekainaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1. aldaketa 2020ko plantilla organikoan.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da jendaurrean, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsi dela ulertuko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Corellan, 2020ko ekainaren 12an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2006050