137. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Deialdia, Berriozarko Francisco Casanova Musika Eskolako bekak emateko, 2020/2021 ikasturterako. Laburpena

Oharra: testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 509149.

–Eskatzaileak bete beharreko baldintza orokorrak:

Hona hemen laguntzen eskatzaile eta onuradun izan daitezkeenak:

–Aita, ama edo legezko tutorea, beraiek egin dituzten ikasketengatik, edo haiekin eta haien kargu bizi diren seme-alabek edo pertsonek egindakoengatik, 18 urte baino gutxiago baldin badituzte edo 18-25 urte bitarte izanik instrumentuaren 8 ikasturteak bukatu ez badituzte.

–Beren izenean, aurreko paragrafoan sartzen ez direnak.

Baldintzak:

–Berriozarren erroldatuta egotea eta bertan bizitzea, gutxienez 2019ko ekainaren 1etik hasita, etenik gabe, bai ikaslea bai ikaslearen gurasoak. Banantze, dibortzio edo ezkontzaz kanpoko seme-alaben kasuetan, aski izanen da ikasleaz gain gurasoetako bat herrian erroldatuta egotea data horretatik hasita.

Baldintza ekonomikoak.

A.–Familiaren 2019. urteko per capita errenta 7.000 eurotik gorakoa ez izatea.

B.–Berriozarko Udalarekin zorrik ez izatea eskaera egitean.

–Eskabideak aurkeztea.

Interesdunek beren eskabidea eta aipatzen diren gainerako agiriak erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztuko dituzte (https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/tramites/registro-electronico/), 15 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Dokumentazio hau aurkeztu behar da laguntza jasotzeko:

–Berriozarko Udaletxean eskuratuko den eredu ofizialaren araberako eskabidea.

–2019ko PFEZaren aitorpen bateratuaren fotokopia osoa, edo bi ezkontideena, edo dagokion administrazioaren ziurtagiria, PFEZaren aitorpena egitera beharturik ez daudenen kasuan.

–Familia unitateak, beharturik ez dagoelako, PFEZaren aitorpena egin ez badu, eskabideari ondoko hau erantsiko zaio:

  • Ogasunaren ziurtagiria edo dokumentua, familia unitatea osatzen duten pertsona guztien 2019ko datu fiskalei dagokiena, edo PFEZaren aitorpenaren zirriborroa.
  • Familia unitateko kideak zehazteko behar diren agiri guztiak.

–Eskatzailearen helbide elektroniko bat adierazi beharko da.

–Berriozarko Udalaren baimena, eskatzaileen datuak kontsultatu ahal izan ditzan Nafarroako Zerga Ogasunean.

–Familia Liburuaren fotokopia.

–Banantze edo dibortzio kasuetan, edo ezkontzaz kanpoko seme-alaben kasuan. Dokumentu hauek aurkeztuko dira:

1) Izatezko banantzean, aurkeztuko da banantzeko eskaera aurkeztu izanaren ziurtagiriaren fotokopia, jatorrizkoarekin alderatua, edo notario agiria edo egoera hori erakusten duten beste agiri batzuk.

2) Banantzea legezkoa bada, edo dibortzioa, aurkeztu beharko dira hura xedatzen duten epai judizialen fotokopiak, jatorrizkoarekin alderatuak.

Ezkontzaz kanpoko seme-alabaren bat izanez gero eta aitak halakotzat aitortua badu, aurkeztu beharko da zaintza eta jagoletzari buruzko neurrien eta mantenu-pentsioaren fotokopia, jatorrizkoarekin alderatua. Halakorik izan ezean, demanda jarri izanaren ziurtagiria, edo egoera hori frogatzen duten beste agiri batzuk.

Deialdi hau aplikatuta ematen diren laguntzak ordaintzeko, 32610 48000000 partida erabiliko da (Musika ikasketen bekak), Berriozarko Udalak indarrean duen gastuen aurrekontutik. Gehienez ere, 6.000 euro dira.

Prozeduran sortzen diren jakinarazpen guztiak eskatzaileak emandako posta elekronikoaren bidez eginen dira, eta egindakoan erabateko balio administratiboa izanen dute.

Berriozarren, 2020ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2005624