137. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARITZU

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aritzuko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko ekainaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan xedatua betetzeko; hartara, herritarrek eta interesdunek espedientea ikusten ahalko dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Aritzun, 2020ko ekainaren 5ean.–Kontzejuko burua, Juantxo Erbiti Mitxeltorena.

Iragarkiaren kodea: L2005720