137. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2020ko ekainaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea 1. aldaketa 2020ko ekitaldirako aurrekontuan. Horren bidez kreditu-gehigarri bat onetsi da Tokiko Agenda 21aren berrikuntzari ekiteko, bat etorriz aurrekontua betearazteko 10. oinarrian ezarritakoarekin, kreditu bereziak eta kreditu-gehigarriak arautzen baititu.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da aztergai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten. Aipatu epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat hartuko da, eta ez da hura berresteko akordiorik beharko.

Agoitzen, 2020ko ekainaren 8an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2005941