137. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Errebokaturik Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzan emandako eskumenen bereganatzea

Altsasuko alkateak ebazpena eman zuen 2020ko maiatzaren 29an. Hona hemen testua:

Alkatetzaren maiatzaren 29ko 615/2020 Ebazpena, zeinaren bidez indarrik gabe uzten baita martxoaren 30eko 432/2020 Ebazpena. Azken honen bitartez Alkatetzak bereganatu egin zituen uztailaren 18ko 1055/2019 Ebazpenaren bitartez Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzan emandako eskumenak, alarma-egoera indarrean egon bitartean, zeina martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bitartez deklaratu baitzen.

Alkatetzaren martxoaren 30eko 432/2020 Ebazpenaren bitartez, erabaki zen Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzan emandako eskumenak bereganatzea (eskuordetza hori Alkatetzaren uztailaren 18ko 1055/2019 Ebazpenaren bidez egin zen), alarma-egoera zela eta (martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua, zeinaren bidez alarma-egoera deklaratzen baita COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeako).

Espainiako Gobernuak pasa den 2020ko apirilaren 28an onetsi zuen bere “Normaltasun berri baterako trantsizio plana”, eta Alkatetzaren maiatzaren 15eko 554/2020 Ebazpenaren bitartez, Udalak konfinamendua arintzeko bere plana onetsi zuen.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

1. Errebokatzea Alkatetzaren martxoaren 30eko 432/2020 Ebazpena, zeinaren bitartez Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzan emandako eskumenak bereganatzen baitzituen.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 44.2 artikuluan xedatuari jarraikiz. Horrek ez du galarazten errebokatzeak eraginkortasuna izatea ebazpen hau sinatzen denetik aurrera.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Altsasun, 2020ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2005342