137. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

956/2020 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 23ko 237E/2019 Foru Agindua betearazten duena.

Olga Elena Antúnez Caballero andreak parte hartu zuen Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduran. Prozedura hori Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onartu zen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko hezkuntza orientazioa (gaztelaniaz) espezialitatean.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 26ko 2132/2018 Ebazpenaren bidez, merezimenduen behin-behineko balorazioa onetsi da, non agertzen baita, I. eranskinean, Olga Elena Antúnez Caballero andrea, 2,6375 punturekin (I. Apartatua “Irakasle lanetan izaniko esperientzia”:1.1375. II. apartatua, “Prestakuntza akademikoa”: 0 puntu. III. apartatua, ”Beste merezimendu batzuk”: 1,5 puntu).

Merezimenduak zuzentzeko aktan, zeina Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 26ko 2132/2018 Ebazpenarekin batera aurkeztu baitzen, honako hau adierazten da Olga Elena Antúnez Caballero andreari buruz:

“–II. apartatua, Prestakuntza akademikoa.

2.1. apartatua.

1 Psikopedagogiako lizentziaduna: espediente akademikoa osatu gabea.

–II. apartatua, Prestakuntza akademikoa.

2.2. apartatua.

1 Ikasketa aurreratuak, masterra, e.a. Esku-hartze klinikoa irakurketan eta idazketan: ez du frogatu masterra deialdiaren baremoan ezartzen diren errege dekretuen arabera lortu denik.”

2018ko ekainaren 29an, Olga Elena Antúnez Caballero andreak erreklamazioa aurkeztu zuen behin-behinean eman zitzaion puntuazioaren aurka. Bertan adierazten du “aurkeztu duela merezimenduak zuzentzeko aktak eskatzen duen espediente akademikoa, horiek baloratzeko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko 2018ko deialdian”. “Pedagogiako lizentziadun” tituluaren ziurtagiri akademikoaren kopia aurkeztu du. Bertan adierazten denez, “espediente honen lewhen zikloari dagokion batez besteko nota 6,10 da”.

2018ko uztailaren 19n, Hezkuntza orientazioa (gaztelaniaz) espezialitateko oposizioaldiko lehen probaren B zatiaren puntuazioa argitaratu zen Hezkuntza Departamentuaren web-orrian. Proba horretan interesdunak 2,02 puntuazioa lortu zuen (baliogabea batezbestekorako), beraz ez du oposizioaldia gainditu.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiaren merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen. Hautapen prozedura hori, Giza Baliabide Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Ebazpen horren I. eranskinean Olga Elena Antúnez Caballero andrea ageri da, 2,6375 punturekin, behin-behineko ebazpenean bezala banatuta.

Erreklamazioak eta zuzenketak ebazteko 2018ko abuztuaren 2ko aktak, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2018 Ebazpena osatzen duenak, honako hau adierazten du Olga Elena Antúnez Caballero andrearen erreklamazioari buruz: “zuzenketa ezetsi da, aurkeztu duelako lehen zikloko batez besteko nota bakarrik”.

2018ko abuztuaren 9an, Olga Elena Antúnez Caballero andreak gora jotzeko errekurtso bat jarri zuen Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2018 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiaren baitan. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 23ko 273E/2019 Foru Aginduaren bidez, Olga Elena Antúnez Caballero andreak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2019 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa baietsi da. Ebazpen horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiaren merezimenduen behin betiko balorazioa.

Foru agindu horrek agintzen dio Hezkuntza Saileko Giza Baliabideen Zerbitzuari 1 puntu emateko Olga Elena Antúnez Caballero andreari merezimenduen baremoaren 2.1 apartatuan (alegatutako tituluaren espediente akademikoa). Baremo hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2018 Ebazpenean jaso zen.

Hezkuntza Orientazioa (gaztelaniaz):

Puntuazioa, guztira: 3,6375 (I. apartatua, “Irakasle lanetan izaniko esperientzia”: 1.1375. II. apartatua, “Prestakuntza akademikoa”: 1 puntu. III. apartatua, ”Beste merezimendu batzuk”: 1,5 puntu).

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Olga Elena Antúnez Caballero andreari puntu 1 esleitzea Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozesuko merezimenduen baremoko 2.1 apartatuan (Alegatutako tituluaren ikasketa espedientea), Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Hezkuntza orientazioa (gaztelaniaz) espezialitatean. Horrenbestez, 3,6375 puntu izanen ditu, guztira, merezimenduen baremoan.

2. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta web-orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio), eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko apirilaren 23an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2005543