135. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Aldaketa, Udal Planeko 31. artikuluarena, eraikin osagarriei dagokienez. Behin betiko onespena

Larraungo Udalak, 2020ko maiatzaren 8an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen behin betiko onestea Larraungo Udal Planeko determinazio xehatuak aldatzeko espedientea, hirigintza planaren 31. artikuluko eraikin osagarriei buruzkoa, Miguel Astiz Munarrizek sustatua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 72. eta 77.3 artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat, argitara ematen dira Larraungo Udal Planeko determinazio xehatuak aldatzeko espedientearen hirigintza arauak, hirigintza planaren 31. artikuluko eraikin osagarriei buruzkoak.

Larraunen, 2020ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2006081