135. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 19a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Borondatez ordaintzeko epea, hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. 2020ko lehen seihilekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2020ko uztailaren 19an bukatuko dela 2020ko lehen seihilekoko hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa eta landa-lurreko ondasunen gaineko zergaren kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2020ko ekainaren 19an kargatuko dira kontuan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

2020ko abenduaren 31ra arte atzeratzeko baimena ematea, aldez aurretik Udaleko Alkatetzaren aurrean eskaera arrazoitua eginda, bermerik eman gabe eta berandutze interesik sortu gabe, betiere eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean baditu geroratzea onartzearekin batera, eta egoera horrek indarrean dirauen bitartean iraun beharko du.

Altsasun, 2020ko ekainaren 2an.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2005647