134. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko ekainaren 10ean hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programa ofizial bat ezartzeko baimena ematen duena; zehazki, Nekazaritzako Elikagaien Ekoizpen eta Kalitate Sistema Efizienteen unibertsitate arteko doktoretza programa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Nafarroako Gobernuari baimena eskatu dio doktoretza programa berri bat ezartzeko, Campus Iberus delakoaren esparruan; zehazki, Nekazaritzako Elikagaien Ekoizpen eta Kalitate Sistema Efizienteen unibertsitate arteko doktoretza programa.

Tituluak badu “Agència per a la Qualitat del Sistema Universitari de Catalunya” (AQU Catalunya) agentziaren aldeko ebaluazioa, baita Unibertsitateen Kontseiluaren aldeko egiaztapena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren aldeko txostena ere.

Unibertsitateko zuzendari nagusiak aldeko txostena egin du titulu berria ezartzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Baimena ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoan ezartzeko Nekazaritzako Elikagaien Ekoizpen eta Kalitate Sistema Efizienteen unibertsitate arteko doktoretza programa, Unibertsitateen Kontseiluak egiaztaturiko memorian zehazten diren baldintzetan.

2. Erabaki hau jakinaraztea Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrari eta Unibertsitateetako Ministerioari, Espainiako Gobernuari igor diezaion baimendutako tituluaren izaera ofiziala ezartzeko proposamena, eta Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan inskriba dezan.

3. Erabaki hau Unibertsitateen Zerbitzura eta Unibertsitateen Atalera igortzea.

4. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari jakinaraztea.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko ekainaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2005895