134. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE DEIA 97/2020 prozedura laburtuan, zeina aurkeztu baitzen Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 9ko 66E/2020 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez, ezesten da gora jotzeko errekurtso bat, aurkeztu zena Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendariaren abuztuaren 21eko 2995/2019 Ebazpenaren aurka.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren 2020ko ekainaren 11ko ofizio bidez, agindu zen, batetik, administrazio espedientea igortzeko Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira eta, bestetik, epatzeko administrazioarekiko 97/2020 auzi-errekurtsoan interesdun diren guztiak. Errekurtso hori Eva María Ortega López andreak aurkeztu zuen, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 21eko 2995/2019 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi eta argitara eman baitziren kidego hauetan aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien behin betiko zerrendak, zenbait espezialitatetarako, 2019-2020 ikasturtean indarra izan zezaten: Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuen eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoak. Zerrenda horiek dagozkie bi ebazpen hauen bidez deituriko hautapen prozesuetako espezialitateei: 1156/2018 Ebazpena, apirilaren 4koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, eta 260/2019 Ebazpena, urtarrilaren 22koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana.

Ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, Lehen Hezkuntza (gaztelania) espezialitatean interesdun diren guztiei dei egiten zaie iragarki honen bidez, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2020ko ekainaren 11n.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2005943