134. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-OC-541

José Antonio Ramírez Muñozek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: José Antonio Ramírez Muñoz.

Xedea: zuhaitzak landatzea 0,3533 hektareatan, zura ustiatzeko; hektarea horietatik 0,1175 jabari publiko hidraulikoan daude, eta gainerakoa polizia-eremuan.

Ur-ibilgua: Ega ibaia.

Alderdia: Aricia; poligonoa: 1; lurzatia: 668.

Udalerria: Murieta (Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatuak, 72. artikuluan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko apirilaren 7an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2005865