134. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-249

Iruñerriko Mankomunitatea ondotik azaltzen diren datuak eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.

Xedea: Oltzako hondakin urak isurtzeko baimena.

Ur-ibilgua: “El Motor” erreka (Arakil ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Oltza Zendea (Nafarroa).

Isurketaren emaria gehienez ere 5.000 m³ ingurukoa da urtean, eta 100 biztanlerena adinako kutsatze zama tratatu dezakeen 21 m³-ko Imhoff biltegi batean tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen kopia eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoetan (Serafin Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 20an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2005782