134. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-OA-3

Aizpurgiko Kontzejuak ondotik azaltzen diren datuak eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Aizpurgiko Kontzejua.

Xedea: 4660 m³ agregakin ateratzea Zaraitzu ibaiaren ibilgutik.

Ur-ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Parajea: El Verdijal.

Udalerria: Nabaskoze (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko urtarrilaren 31n.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2005732