134. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Egoitza elektronikoa sortzea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa betez, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBATZI DUT:

1. Sakanako Mankomunitatearen egoitza elektronikoa sortzea: https://sedeelectronica.sakana-mank.com.

2. Sakanako Mankomunitatea izanen da Interneteko domeinu horren jabea eta titularra.

3. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hori Mankomunitatearen alor guztiei jakinaraztea, baita Sakanako Mankomunitatearen web atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik hasita.

6. Mankomunitateko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Ebazpen honen aurka ondoren aipatzen diren errekurtsoren bat jarri ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egilearen aurrean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salaren aurrean, honako ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Administratiboan, jakinarazpena jaso eta hilabete bateko epean.

Lakuntzan, 2020ko ekainaren 3an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2005487