134. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Elkanoko 8. poligonoko 365. lurzatian. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2019ko abenduaren 20an eginiko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuela Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Elkanoko 8. poligonoko 365. lurzatian, Javier Ferro Montiuk sustatua.

Interesdunek espedientea kontsultatu dezakete eta, nahi izanez gero, behar diren alegazioak aurkeztu, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

Sarrigurenen, 2020ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2006025