134. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa puntuala Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia
Plan Partzialean, E2 oinarrizko unitatean (Osasun etxea).
Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko ekainaren 8an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 08-JUN-20 (4/US).

«Ikusirik Argimiro Aldaba Redinek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua ordezkatuz, 2020ko maiatzaren 4an aurkeztutako eskabidea, bertan eskatzen baitu Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia Plan Partzialeko ME-2 oinarrizko unitatearen (Osasun etxea) aldaketa puntuala tramitatzeko; eta bat etorriz Aholkularitza Juridikoaren zuzendariaren 2020ko maiatzaren 7ko txostenarekin eta Hirigintzako Gerentziako arkitektoaren 2020ko maiatzaren 8ko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia Plan Partzialeko E2 oinarrizko unitatearen (Osasun etxea) aldaketa puntualari buruzko dokumentua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak sustatuta. Haren xedea da Buztintxuriko Plan Partzialak E-2 lurzatirako ezarritako kanpoko lerrokadurak aldatzea, Ventura Rodriguez kaleruntz, gaur egun dagoen eraikina handitu ahal izateko (Buztintxuriko Osasun etxea), eta horrela, anbulantziarendako aparkalekua egin.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan iragarkia jartzea.

3. Erabaki hau jakinaraztea Argimiro Aldaba Redini, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua ordezkatzen baitu, eta Iruñerriko Mankomunitateari.»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko ekainaren 9an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2005857