134. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, Dirulaguntzen deialdiarena, irabazi-asmorik gabeko elkarteendako eta beste entitate batzuendako, norgehiagoko araubidean, 2020. urterako

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 509227.

Xedea: dirulaguntzak ematea irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta beste entitate batzuei, 2020. urtean proiektuak, jarduketak eta prestakuntzak egin ditzaten herritarren partaidetza, herritartasun aktibo, partaidetzako prestakuntza eta gizarte-loturaren esparruan, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen laguntze aldera, Iruñeko udal-mugartean.

Iruñean, 2020ko ekainaren 3an.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2005625