134. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 972. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren ekainaren 9ko 74/2002 Ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi da “Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 972. lurzartian”, Andrés Otazu Indurainek sustatua, hirigintzako udal planeamenduan aurreikusitako antolamendua egokitzeko, aipatutako lurzatiaren kanpoaldeko eta barnealdeko lerrokadurei dagokienez; Miranda Argako planeamenduko arau subsidiarioak behin betiko onetsi ziren 1989ko irailaren 8an.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Miranda Argan, 2020ko ekainaren 9an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2005736