134. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2020ko Plantilla Organikoa. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2020ko apirilaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko Plantilla Organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Igantzin, 2020ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2005497