134. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Xehetasun-azterketa, Irurreko 2. poligonoko 46. lurzatian. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2020ko ekainaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Irurreko 2. poligonoko 46. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Gesalatzen, Henry Leanerts fundazioak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Gesalatzen, 2020ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2005612