134. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia Makirriaingo 5. poligonoko 15. lurzatian. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2020ko maiatzaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, Makirriaingo 5. poligonoko 15. lurzatian, Pilar Garcés Jimenezek eta Sabino Legarra Carrearak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori dena, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Ezkabarten, 2020ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2005851