134. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, familia-langile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Epea zenbatzeari berrekitea

2020ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 20koan, deialdia argitaratu zen familia-langile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean Etxeko Laguntzako Programaren zerbitzura aritzeko.

Kontuan hartuz, COVID-19aren osasun-krisialdiak ekarritako alarma-egoeraren ondorioz, 2020ko martxoaren 14an eten egin zela eskabideak aurkezteko epea eta epearen zati bat betetzeke geratu zela 2020ko martxoaren 23ra bitarte, hots, epearen muga-egunera bitarte.

Aintzat hartuz, alarma-egoera luzatzeko maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikulua aplikaturik, etendako administrazio-epeen zenbaketari berrekinen zaiola, 2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin.

XEDATZEN DUT:

–Eskabideak aurkezteko epea zenbatzeari berrekitea, familia-langile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako, Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean Etxeko Laguntzako Programaren zerbitzura aritzeko.

–Epea bukatuko da 9 egun natural iraganik, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Los Arcosen, 2020ko maiatzaren 28an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2005575