134. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

67E/2020 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita atzera-egitea eta amaitutzat ematea proiektu honi ingurumen ukipenetarako baimena emateko hasitako prozedura: “Tentsio ertaineko aireko linea eta transformazio zentro berria Erronkarin, ikastetxe baterako”, Erronkariko udal-mugartean. Eskatzailea E-Distribución Redes Digitales SLU da.

2020ko martxoaren 25ean jaso da Biodibertsitatearen Zerbitzuan E-Distribución Redes Digitales SLUren atzera-egiteko eskaera, berak egindakoa, proiektu honen sustatzailea den aldetik: “Tentsio ertaineko aireko linea eta transformazio zentro berria Erronkarin, ikastetxe baterako”; izan ere, 2019ko urriaren 2an aurkeztu zuen eskaera bat proiektu horri ingurumen ukipenetarako baimena emateko, baina ezin izan ditu lortu zortasunerako baimen partikularrak.

Hortaz, esandakoa kontuan harturik eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak emandako eskudantziak, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik dauzkadan eskumenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1. Onartzea atzera-egitea eta amaitutzat ematea proiektu honi ingurumen ukipenetarako baimena emateko prozedura: “Tentsio ertaineko aireko linea eta transformazio zentro berria Erronkarin, ikastetxe baterako”, Erronkariko udal-mugartean. Eskatzailea E-Distribución Redes Digitales SLU da.

Adieraztea ezen, etorkizunean obra horiek gauzatu nahi badira, espediente berri bat hasi beharko dela, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan ezarritako moduan. Foru dekretu horren bidez Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zen, hain zuzen ere. Bien bitartean, horretarako ebazpena egokitu arte, aldez aurretik prozedura egokia tramitatuta, ezinezkoa da obra-lizentzia ematea.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak hasiko dira kontatzen COVID-19ak sortutako osasun larrialdia dela-eta deklaratutako alarma egoera amaitu eta hurrengo egun baliodunean.

3. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Erronkariko Udalari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari eta Azpiegitura Energetikoen Atalari, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 28an.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2005335