133. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

541/2020 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez parametroak eta baremo estandarrak ezartzen baitira ekainaren 9ko 557/2020 Errege Dekretuaren III. kapituluan ezarritako uzta heldugaberako laguntza kalkulatzeko. Aipatutako errege dekretuaren bidez aparteko neurriak hartu ziren ardogintzaren sektorean, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko, eta, horrez gain, merkaturatzeko arau bat ezarri zen ardogintzaren sektorean, eta aldatu ziren mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko nahitaezko aitorpenen arauak eta ardogintzari laguntzeko programa.

Ekainaren 9ko 557/2020 Errege Dekretuaren bidez, aparteko neurriak hartu dira ardogintzaren sektorean, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko; besteak beste ardoaren destilazioari, biltegiratze pribatuari eta uzta heldugabeari dagozkie neurri horiek.

Ekainaren 9ko 557/2020 Errege Dekretuaren 28. artikuluak ezartzen du nola zehaztuko diren laguntza kalkulatzeko parametroak. Artikulu horren arabera, uzta heldugaberako laguntza kalkulatuko da bi konpentsazio batuz: batetik, mahats-mordoak suntsitu edo kentzeak dakartzan zuzeneko gastuengatiko konpentsazioa, eta bestetik, horiek suntsitu edo kentzearekin lotuta dagoen diru-sarreren galeragatiko konpentsazioa; betiere, jarraitu beharko zaio Europako Batzordearen 2016ko apirilaren 15eko 2016/1150 Betearazpen Erregelamenduaren (EB) 9. artikuluan ezarritakoari.

Ezartzen da, halaber, laguntza hau eskatzea aurreikusi duten autonomia erkidegoek ezarriko dutela diru-sarreren galeragatiko konpentsazioa, honela kalkulatuta: uzta heldugabearen xedeko mahastiaren lursaila kokatuta dagoen lurralde eremuan azken hiru kanpainetan mahatsak izan duen batez besteko balioaren ehuneko 60. Autonomia erkidegoak definitu beharko du zein den balio hori.

Mahatsaren batez besteko balio horrek, aipatutako portzentajea aplikatzeko hartuko denak, bat etorri beharko du, koherentziaz, mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzaren baitan, diru-sarrerak galtzeagatik mahastizainei eman beharreko konpentsazioa kalkulatzeko oinarritzat hartzen den batez besteko balioarekin. Konpentsazio hori jasota dago azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 37. artikuluko 2. apartatuan.

Horrez gain, autonomia erkidegoek ezarri beharko dute mahats-mordoak suntsitu edo kentzeak dakartzan zuzeneko kostuen gehieneko zenbatekoa, hektareako eta horretarako erabiltzen den metodo bakoitzean: eskuzkoa, mekanikoa edo kimikoa. Kontzeptu hori dela-eta eman beharreko konpentsazioa aipatutako zuzeneko kostuaren ehuneko 60 izanen da.

Eremu berean uzta heldugaberako metodo bat baino gehiago erabiltzen badira, konpentsazioa kostu txikiena duen metodoan oinarrituko da.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea ekainaren 9ko 557/2020 Errege Dekretuaren III. kapituluan ezarritako uzta heldugaberako laguntzaren baremo estandarrak, ebazpen honen I. eranskinean jasotzen den moduan. Aipatutako errege dekretuaren bidez aparteko neurriak hartu ziren ardogintzaren sektorean, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko.

2. 2020ko ekainaren 23an bukatuko da eskaerak aurkezteko epea.

Eskaera Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta aurkeztuko da telematika bidez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.

Eskaera Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko zerbitzuen katalogoan dagoen eredua erabiliz aurkeztuko da (www.nafarroa.eus).

3. Ebazpen hau eta I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. 2020ko mahats-bilketarako, uzta heldugaberako laguntza aplikatzean Nafarroako Foru Komunitatean, ekainaren 9ko 557/2020 Errege Dekretuaren 24. artikulutik 35. artikulura bitartekoetan xedatutakoa aplikatuko da.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita edo alarma egoeraren deklarazioa bukatu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, aurrekoaren ondotik gertatzen bada.

Iruñean, 2020ko ekainaren 16an.–Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA

Ekainaren 9ko 557/2020 Errege Dekretuaren III. kapituluan ezarritako uzta heldugaberako laguntza kalkulatzeko baremo estandarrak. Aipatutako errege dekretuaren bidez aparteko neurriak hartu ziren ardogintzaren sektorean, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko

Ekainaren 9ko 557/2020 Errege Dekretuaren III. kapituluan ezarritako uzta heldugaberako laguntza kalkulatzeko parametroak eta baremo estandarrak ezartzen dira. Aipatutako errege dekretuaren bidez aparteko neurriak hartu ziren ardogintzaren sektorean, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko. Hauek dira parametro eta baremo horiek:

SUNTSIPEN KIMIKOA

Esparrua

Mahatsaren batez besteko balioa
(azken hiru kanpainetan) euroak/ha

Suntsipenaren kostua
(euroak/ha)

GUZTIRA

LAGUNTZA

Nafarroa

2.421,42

400,00

2.821,42

1.692,85

Errioxa JDK

5.380,00

400,00

5.780,00

3.468,00

SUNTSIPEN MEKANIKOA

Esparrua

Mahatsaren batez besteko balioa
(azken hiru kanpainetan) euroak/ha

Suntsipenaren kostua
(euroak/ha)

GUZTIRA

LAGUNTZA

Nafarroa

2.421,42

500,00

2.921,42

1.752,85

Errioxa JDK

5.380,00

500,00

5.880,00

3.528,00

ESKUZKO SUNTSIPENA

Esparrua

Mahatsaren batez besteko balioa
(azken hiru kanpainetan) euroak/ha

Suntsipenaren kostua
(euroak/ha)

GUZTIRA

LAGUNTZA

Nafarroa

2.421,42

700,00

3.121,42

1.872,85

Errioxa JDK

5.380,00

700,00

6.080,00

3.648,00

Iragarkiaren kodea: F2006118