132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, igeltsero-ofizial izateko C mailako hiru lanpostu barne igoera murriztuaren bidez betetzeko. Lehen ariketarako eguna

Alkatetzaren 2020ko otsailaren 26ko 385. Ebazpenaren bidez onetsi zen onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, igeltsero-ofizial izateko C mailako hiru lanpostu oposizio bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdiari dagokiona, izangai hauekin osatua: Miguel Ángel Hernández Vallés, Juan Carlos Irisarri Samanes eta Francisco Javier Muñoz Castellano. Bertan, lehen ariketa egiteko eguna ere zehaztu zen: 2020ko martxoaren 17an, 9:00etan. Erabaki hori martxoaren 9ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Deialdiko kalifikazio epaimahaiak, 2020ko martxoaren 13an, COVID-19ak eragindako aparteko egoerak bultzatuta eta estatuan alarma-egoera deklaratzear zela ikusita, lehen proba hori atzeratzea erabaki zuen.

Deialdiko kalifikazio epaimahaiak, 2020ko ekainaren 10ean bilduta eta izangaien osasuna arriskuan ez jartzeko beharrezko neurriak kontuan hartuz, erabaki du lehen ariketa teoriko-praktikoa (test motako galdetegia) 2020ko uztailaren 3an egitea, 9:30ean, Herriko Etxeko 1. solairuko bilkura aretoan.

Deialdi bakarra eginen da probetarako, eta haietara izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo horren legezko baliokidea daramatela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

Herriko Etxeko iragarki-taulan argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, Udalaren webgunean (www.tudela.es) ere ikusi ahalko da, deialdiaren aipamenean “Lan eskaintzak” izeneko atalean, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.

Tuteran, 2020ko ekainaren 11n.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2005934