132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, erdi mailako teknikari izateko hiru lanpostu, B mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena

Tuterako Udaleko erdi mailako teknikari izateko hiru lanpostu, B mailakoak, Udaleko zerbitzu ezberdinetara bideratuak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio epaimahaiaren izendapen proposamena argitara eman zen 2020ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 7an. Bada, harekin bat etorriz eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Tuterako Udalak, Alkatetzaren 783/2020 Ebazpenaren bitartez, erabaki du jarraian aipatzen diren pertsonak erdi mailako teknikari izendatu eta haiei esleitzea lanpostu hutsak:

Ana Carmen Gárate Martínez.

–Plantillan 0508B09803 kodea duen lanpostua (Giza Baliabideen Unitate Administratiboa, plantillan gaur egun duen izenaren arabera).

Ana Cristina Martínez Cisnero.

–Plantillan 0506B09802 kodea duen lanpostua (Sustapen Ekonomikoaren Alorra, plantillan gaur egun duen izenaren arabera).

Halaber, alkatetzaren ebazpen horretan adierazten da izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita, eta antolakuntza kontuengatik bi jabetza hartzeak koordinatuko direla, egun berean izan daitezen.

Tuteran, 2020ko ekainaren 5ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2005576