132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

162/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, familiaren esparrurako laguntza ekonomiko batzuk emateko deialdia onesten duena, familia ugarietan eta gurasobakarretan 2020. urtean sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko, eta horretarako behar den gastua egitea baimentzen duena. DDBN identifikazioa: 508335.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 12ko 159/2020 Foru Aginduaren bidez, familia ugarietan eta gurasobakarretan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko laguntza ekonomikoak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi dira 2020tik 2023ra bitarterako; zehazki, honelakoak erosi edo ordezteko gastuetarako: entzumen protesiak, optikako gaiak eta ortodontziako tratamenduak.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak honako eginkizun eta helburu hauek ditu, besteak beste: Familiari, Haurrei eta Nerabeei Laguntzeko II. Planean aipatzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei aplikatzekoa zaien araubide juridiko orokorra, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako.

Gobernuaren erabaki baten bidez baimendu zen laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez ematea; hau da, eskaerak aurkezten diren ordenari jarraituz tramitatu eta ebatziko dira espedienteak eta aurrekontuetan horretarako kreditua dagoen bitartean. Deialdi bakoitzerako erabilgarri dauden aurrekontuak agortzen direnean, eskaerak ezetsi eginen dira.

Azkenik, aipatu behar da ezen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez COVID-19aren ondoriozko osasun krisia kudeatzeko xedez alarma egoera deklaratu zela, eta errege dekretu horren hirugarren xedapen gehigarriak administrazio epeak eten eta muga-egunak bertan behera utzi zituela. Dena dela, xedapen horretan adierazten da, orobat, organo eskudunak erabakitzen ahalko duela, ebazpen arrazoitu baten bidez, interes orokorra babesteko ezinbestekoak diren prozedurak tramitatzea. Laguntzen deialdi hau tramitatzea interes orokorrekoa da familientzat, eta COVID-19aren inpaktuak eragindako egungo egoerei laguntzeak deialdiaren interes orokorra areagotzen du. Horrek deialdia tramitatzea justifikatzen du.

Espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, dirulaguntza hauek egokiak eta gizarte interesekoak direla eta oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Familiei laguntza ekonomikoak emateko deialdia onestea, 2020. urtean familia ugarietan eta gurasobakarretan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuak ordaintzeko, hau da, entzumen protesiak, optikako gaiak eta ortodontziako tratamenduak erosteko edo ordezteko behar direnak, Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 12ko 159/2020 Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarri arautzaileekin bat.

2. 196.748 euroko gastua baimentzea, 2020ko gastu aurrekontuko “Familia ugarientzako laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231509 partidaren kargura.

Dirulaguntzaren xedeko lerro bakoitzerako gehieneko zenbatekoa honako hau izanen da:

–9.500 euro, entzumen protesiak erosteko edo ordezteko aurreikusten diren laguntzetarako izanen dira.

–75.000 euro, optikako gaiak erosteko edo ordezteko aurreikusten diren laguntzetarako izanen dira.

–112.248 euro, ortodontziako tratamenduetarako aurreikusten diren laguntzetarako izanen dira.

3. 200.000 euroko gastua baimentzea, 2020ko gastu aurrekontuko “Familia gurasobakarrei buruzko legea aplikatzea” izeneko 920006 93300 4809 231503 partidaren kargura.

Dirulaguntzaren xedeko lerro bakoitzerako gehieneko zenbatekoa honako hau izanen da:

–10.000 euro, entzumen protesiak erosteko edo ordezteko aurreikusten diren laguntzetarako izanen dira.

–75.000 euro, optikako gaiak erosteko edo ordezteko aurreikusten diren laguntzetarako izanen dira.

–115.000 euro, ortodontziako tratamenduetarako aurreikusten diren laguntzetarako izanen dira.

4. Kasu horietakoren baterako aurreikusitako zenbatekoa agortzen ez bada, gainerako kasuetarako eskaerei emateko eta horiek ordaintzeko erabiltzen ahalko da, haiek kreditu eskasiagatik laguntzarik gabe geldituz gero; halakoetan, eskaera zer egunetan jaso zen hartuko da aintzat.

5. Dirulaguntza bakoitzari dagozkion zenbatekoak ezartzea familia ugarientzat eta familia gurasobakarrentzat. Honako hauek izanen dira 2020rako:

a) Entzumen protesiak erosteko edo ordezteko dirulaguntzak:

–500 euro, edo protesiaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta 11.294,64 eurotik beherakoa denean (OAEAPa x 1,5).

–350 euro, edo protesiaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta 11.294,64 eurotik gorakoa (OAEAPa x 1,5) baina 14.306,54 eurotik beherakoa (OAEAPa x 1,9) denean.

b) Optikako gaiak erosteko edo ordezteko dirulaguntzak:

–160 euro, edo optikako gaiaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta 11.294,64 eurotik beherakoa denean (OAEAPa x 1,5).

–120 euro, edo optikako gaiaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta 11.294,64 eurotik gorakoa (OAEAPa x 1,5) baina 14.306,54 eurotik beherakoa (OAEAPa x 1,9) denean.

c) Ortodontziako tratamenduetarako dirulaguntza:

–600 euro, edo ortodontziako tratamenduaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta 11.294,64 eurotik beherakoa denean (OAEAPa x 1,5).

–300 euro, edo ortodontziako tratamenduaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta 11.294,64 eurotik gorakoa (OAEAPa x 1,5) baina 14.306,54 eurotik beherakoa (OAEAPa x 1,9) denean.

4. Eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastua handitzen ahalko da, partida bakoitzean 100.000 euro gehituz, gehienez, dagokion aurrekontu gehikuntzaren bidez. Zenbateko hori erabili ahal izateko, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan adierazten diren gorabeheretako bat gertatzen delako. Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzerik, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berri bat hasterik ere.

5. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzara eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Kontabilitate Zentrora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 25ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2005398