132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

8E/2020 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, hasiera batean onesten duena alda dadila Gendulainen bizitegi eremu bat garatzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko UE-1, UE-2 eta UE-3 exekuzio unitateak birzatitzeko proiektua, Galarko eta Zizurko udal-mugarteetan, aplikatu daitezen NJANeko Administrazioarekiko Auzietako Salaren urtarrilaren 10eko 42/2018 eta martxoaren 6ko 89/2018 Epaiak. Sustatzailea NASUVINSA sozietate publikoa da.

Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiaren uztailaren 6ko 448E/2015, 447E/2015 eta 459E/2015 Ebazpenen bidez, behin betiko onetsi ziren Gendulainen bizitegi eremu bat garatzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko UE-1, UE-2 eta UE-3 exekuzio unitateak birzatitzeko proiektuak, Galarko eta Zizurko udal-mugarteetan.

Espediente honek helburu du birpartzelazio proiektu horiek aldatzea, aplikatu daitezen NJANeko Administrazioarekiko Auzietako Salaren urtarrilaren 10eko 42/2018 eta martxoaren 6ko 89/2018 epaiak. Zehazki, kanpoko urbanizazio-kargak aldatzen dira, eta, Muru-Asterain - Saguesko bidea sartzen da aprobetxamendurako eskubidea duten lurzatien artean.

Birpartzelazio proiektuaren tramitazioa eta onespena Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari dagokio, udalez gaindiko plan sektorial bat gauzatzeko tresna bat delako, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 43.1d) artikuluarekin.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2020ko urtarrilaren 20ko txostena ikusirik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hasiera batean onestea Gendulainen bizitegi eremu bat garatzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko UE-1, UE-2 eta UE-3 exekuzio unitateen birpartzelazio proiektua Galarko eta Zizurko udal-mugarteetan aldatzeko espedientea, NASUVINSA sozietate publikoa sustatu duena, aplikatu daitezen NJANeko Administrazioarekiko Auzietako Salaren urtarrilaren 10eko 42/2018 eta martxoaren 6ko 89/2018 epaiak, determinazio hauek ezarrita:

–Sustatzailearena den ekarritako lurzatiaren azalera aldatu behar da, eta portzentajeak eguneratu sustatzaileari esleitutako lurzatiei dagokien aprobetxamendua bidezkoa den aldetik.

–PV4 ondoriozko lurzatiaren deskribapenean jaso behar da jabari osoaren zer portzentaje dagokion Zizurko Udalari: %1,12.

–Adierazi behar da Zizurko Udalari PV4 lurzatia esleitzen zaiola %100eko ekarpena egin duelako Muru-Asterain - Sagues bide gisa deskribatutako finkaren hirigintzako aprobetxamenduari dagokionez.

–Honako orrialde hauetan atzemandako inkoherentziak zuzendu behar dira: UE-1 unitatea birzatitzeko proiektuko aldaketaren 2., 5. eta 6. orrialdeak, UE-2 unitatea birzatitzeko proiektuko aldaketaren 14. 25. eta 26. orrialdeak eta UE-3 unitatea birzatitzeko proiektuko aldaketaren 3. eta 5. orrialdeak.

2. Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalei entzunaldia ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta 20 egun iraunen dute.

Ondorio horietarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9; 31005 Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

Gainera, dokumentua Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan kontsultatzen ahalko da, bai eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren webguneko “Jendaurreko epea eta parte-hartze publikoa” izeneko atalaren bidez ere: www.ExposicionPublicaOT.navarra.es.

3. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Zizurko eta Galarko udalei, espedientearen sustatzaileari eta jabarien eta beste eskubide erreal batzuen titularrei.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 27an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

Iragarkiaren kodea: F2005499