132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-371

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak ondotik azaltzen diren datuak eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea.

Xedea: Ostizko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Ultzama ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Odieta (Nafarroa).

Isurketaren bolumena gehienez ere 7.000 m³-koa da urtean, eta 100 biztanlerentzat diseinatutako Imhoff biltegi aurrefabrikatu batean tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 21ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2005867