132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-153

Iruñerriko Mankomunitatea ondotik azaltzen diren datuak eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.

Xedea: Saratsateko hondakin urak isurtzeko baimena; hustubidea eta arazteko sistema eraikitzeko lanetarako baimena.

Ur-ibilgua: Txorrobide erreka (Arakil ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Itza (Nafarroa).

Lanen xedea da sarrera eta irteerako hustubideak eta Imhoff biltegi berri bat egitea herriko isuria tratatzeko; gehienez ere 3.000 m³ egiten ditu urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen kopia eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoetan (Serafin Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Fco. Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: E2005617