132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, banakako ebaluazio-araubideko dirulaguntzen deialdiarena, 2020an eskola-jantokietan elikadurarako prestazio ekonomikoak emateko dirulaguntzak arautzeko

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 509588.

Deialdia, banakako ebaluazio-araubideko dirulaguntzena, 2020an eskola-jantokietan elikadurarako prestazio ekonomikoak emateko dirulaguntzak arautzeko.

Gizarte-zerbitzuen arloko dirulaguntzak emanen dira, hau da, familia-unitateei eskola-jantokietan elikadurarako prestazio ekonomikoak, betiere deialdi honetako B.3) eta D) apartatuetan ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen badira.

Eskola-jantokietako elikadurarako prestazio ekonomikotzat jotzen dira “familientzako prestazio ekonomikoak” multzoaren barrenean sartzen direnak; beraz, prestazio horiei esleitutako baldintza profesionalak eta sozioekonomikoak bete beharko dituzte.

Iruñean, 2020ko ekainaren 3an.–Zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2005993