132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORORBIA

Ordenantza, pisten eta bideen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Ororbiako Kontzejuaren Batzarrak, 2020ko ekainaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ororbiako Kontzejuko pisten eta bideen erabilera arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Ororbian, 2020ko ekainaren 4an.–Kontzejuko burua, Jesús Gárriz Ezcurra.

Iragarkiaren kodea: L2005568