132. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa, Juan Bautista Irujo Goicoechearekin sinatutako herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio hitzarmenean. Jendaurrean jartzea

Lekunberriko Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin bilkuran eta legez behar den gehiengoarekin, hasiera batean onetsi zuen aldatzea Juan Bautista Irujo Goicoechearekin sinatutako herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio hitzarmena. Astiz-Irujo Fundazioak aurkeztu zuen, Irujo jauna zenaren jaraunsle gisa.

Aipatu agiria eta espedientearen gainerakoa jendaurrean egonen dira, Udalaren egoitza elektronikoan paratuta, eta interesdunei entzunaldia emanen zaie 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen dituzten erreklamazioak, kexak eta iradokizunak aurkez ditzaten, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 30. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat.

Lekunberrin, 2020ko ekainaren 1ean.–Alkate udalburua, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2005392