13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VALTIERRA

2019ko lan publikoaren eskaintza

Ikusirik Valtierrako Udalaren plantilla organikoan dauden lanpostu hutsak.

Ikusirik Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legea, aurrekontu horiek 2019ko ekitaldirako luzatu baitira.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena: 2019rako lan publikoaren eskaintza onestea, hauek barne hartzen dituena: arkitekto teknikoa izateko lanpostu bat, B mailakoa, eta zerbitzu anitzetako enplegatua izateko bi lanpostu, D mailakoak.

Bigarrena: Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena: Ebazpen honen berri ematea Udalbatzako Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Valtierran, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L1916675