13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, B mailako kontu-hartzaile lanpostu bat betetzeko izangaien zerrenda eratzeko, hautaproben bidez, aldi baterako eta administrazio araubidean jarduteko

Alkatetzaren urtarrilaren 10eko 1/2020 Ebazpenaren bitartez, deialdi baten oinarriak onetsi dira, B mailako kontu-hartzaile lanpostu bat betetzeko izangaien zerrenda eratzeko, hautaproben bidez, aldi baterako eta administrazio araubidean jarduteko Cortesko Udalaren zerbitzura.

Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cortesen, 2020ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

OINARRIAK

1. oinarria. Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen helburua da Cortesko Udalerako kontu-hartzaile bat aldi baterako eta administrazio araubidean kontratatzea, oposizio-lehiaketa bidez. Halaber, izangaien zerrenda bat eratu nahi da, etorkizunean sor daitezkeen premiei erantzuteko. Zerrenda horretan sartuko dira hautaprobak gainditu dituzten izangaiak, bai eta oposizioaldiko probetako bat gainditu dutenak ere.

1.2. Hautapen prozesu honen bitartez kontratatzen den pertsonak aldi baterako jardungo du eta lanpostua beteko du jabetzan hartzen dutenera arte, amortizatzen denera arte edo kontratua eragin zuen arrazoia desagertzen denera arte. Orobat, lanpostua betetzeari utziko dio probaldia gainditzen ez badu edo Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituen irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 8. artikuluan aipaturiko arrazoien bat gertatzen bada.

1.3. Bi hilabeteko probaldia ezartzen da eta, horretan, administrazio kontratatzaileak prozesu honetan hautatutako langileekin formalizatutako kontratazioak ezeztatu ahalko ditu.

1.4. Honako lansari hauek izango ditu lanpostuak: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta 1984ko uztailaren 4ko Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eginiko sailkapeneko B mailari dagozkionak, baita esleitzen zaizkion osagarriak ere, baldin eta administrazio kontratatzailearen plantilla organikoan ezarrita badaude.

1.5. Cortesko Udaleko funtzionarioentzat oro har ezarritako lanaldia izango du. Edonola ere, administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren premiei erantzuteko.

1.6. Kontratatzen den pertsonak, Cortesko Udaleko kontu-hartzailetzako lanez gain, diruzaintzakoak eta ekonomia arloko arduradunaren lanak beteko ditu; horien artean honako hauek:

–Kontrola eta barne fiskalizazioa.

–Aholkularitza eta kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta aurrekontuei eta kontabilitateari buruzkoa; txostenak; aurrekontu-proiektuak; ordenantzei buruzko azterlanak eta zerbitzu berrien egokitasunari buruzkoak eta horiek ekonomiaren eta finantzen arloetan duten eragina.

–Udal kontabilitateaz arduratzea eta hura aurrera eramatea. Lan horren barruan sartzen da aurrekontuko eta aurrekontuz kanpoko gastuen eta diru-sarreren gaineko manamenduak ematea.

–Kontabilitateko zereginak, kontu orokorrak prestatzea eta aurrekontua likidatzea.

–Diruzaintzako planak prestatzea, esleitutako kobrantza eta ordainketa lanak aintzat hartuta, eta toki entitatearen funtsak, baloreak eta salgaiak maneiatzea eta gordetzea.

–Kontratazioek eta haien kudeaketak eragindako betebehar fiskalak eta sozialak betetzea.

–Dirubilketa zerbitzuko buru gisa jardutea.

–9/1990 Foru Legearen 240. artikuluan eta hurrengoetan xedatutako zereginak eta aplikatzekoa den araudiak une bakoitzearen lanpostu horri esleitutako guztiak.

–Dirulaguntzen jarraipena eta kontrola.

–Kontratazio espedienteen kudeaketa eta kontrola.

–Orobat, administrazio deitzaileko gobernu organo eskudunek esleitzen dizkioten zeregin ekonomiko eta finantzarioak.

2. oinarria. Izangaien betebeharrak.

Lanpostu honetarako lehiatzen direnek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

b) Espainiako nazionalitatea izatea.

c) Ekonomia Zientzietako edo Enpresa Zientzietako diploma edo Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako titulua edo Zuzenbide titulua edukitzea, edo 6/1990 Foru Legearen 246 bis 3 artikuluaren arabera dagozkion gradu tituluak edo baliokideak.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez egotea.

3. oinarria. Prozedura.

3.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin bat, aldi baterako langileak hautatzeko prozeduretan, bilatuko da kontratazioa ahalik eta arintasun handienarekin egitea.

3.2. Kontu-hartzaile lanpostuaren zereginak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 240. artikuluetan eta hurrengoetan jasotakoak dira: barne kontrola eta fiskalizazioa eta aholkularitza eta kudeaketa ekonomikoa, alegia. Hortaz, udalaren eguneroko jarduna eta kudeaketa ez gelditzearren, prozeduran parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea murriztuko da. Ildo beretik, onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren Gardentasun Atarian argitaratuko dira, esteka honetan:

https://cortes.sedelectronica.es/transparency/5678f182-e5c1-46ac-a56d-456b052dfd1f/

4. oinarria. Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideen eredua I. eranskinean ageri da. Cortesko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara, edo Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa ere erabili ahalko da (http://cortes.sedelectronica.es/info.1), “instancia general” izapidea baliatuta. Orobat, eskabideak aurkezteko erabiltzen ahalko dira Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak arautzen dituen gainerako bideak.

Eskabidea 39/2015 Legean ezarritako bideetako bat erabiliz aurkeztu nahi bada, 24 orduko epean mezu elektronikoa igorri beharko da ayuntamiento@cortes.es helbidera, inguruabar horren berri emanez; hori guztia, eraginkortasun administratiboa betetze aldera. Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek, data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.

4.2. Eskabideari agiri hauen fotokopiak erantsiko zaizkio:

–NANa edo agiri baliokidea.

–2.c) oinarrian eskatzen den titulazioa edo eskaerak aurkezteko epea burutzen denerako hura erdiesteko moduan izango dela adierazten duten agiriak.

–Deialdi honetako oinarrien arabera baloratzekoak diren merezimenduak.

Izangaiek helbide elektroniko bat adieraziko dute eskabidean, han jasoko dituzte-eta jakinarazpenak.

4.3. Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina izango da.

Deialdiaren testua, I. eranskina, onartuen behin-behineko zerrenda eta behin betikoa eta hautaproben emaitzak Cortesko Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira: http://cortes.sedelectronica.es/info.8 egoitza elektronikoan (Portal de Transparencia/ Carpeta 1 Institucional/ 1.7 Personal/ 1.7.2 Oferta de empleo público/ 2020). Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 45.1 b) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, argitalpen horiek izango dira parte-hartzaileei jakinarazpenak egiteko bide bakarra.

5. oinarria. Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Fernando Sierra Estoduto, Cortesko Udaleko alkate udalburua. Ordezkoa: Antonio Alba Baya, Cortesko Udaleko zinegotzia.

Lehen mahaikidea: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak izendatuko du. Ordezkoa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak izendatuko du.

Bigarren mahaikidea: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatuko du. Ordezkoa: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatuko du.

Hirugarren mahaikidea: Luis Morales Cerdán, Cortesko Udaleko langileen ordezkaria. Ordezkoa: Julio José Alcega Catarecha.

Idazkaria: Jesús Litago Zardoya, Cortesko Udaleko idazkaria. Ordezkoa: María Teresa Perales, Cascanteko Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia ezin izango da eratu mahaiburua eta idazkaria bertan egon gabe eta ezin izango du jardun kideen gehiengo osorik gabe. Gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sortzen diren arazo guztiak eta, berdinketa suertatuz gero, mahaiburuak kalitateko botoa erabil dezake. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahal du afera guztietarako nahiz batzuetarako.

6. oinarria. Hautapen prozesua.

6.1. Izangaiak onartzea.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, horiek aztertuko dira eta onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko da. Zerrenda Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren Gardentasun Atarian eta ediktuen taulan argitaratuko da, eta bazter geratu direnek hiru egun baliodun izango dituzte alegazioak aurkezteko.

6.2. Behin betiko zerrenda.

Alegazioak ebatzi eta gero, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da Cortesko Udalaren egoitza elektronikoaren Gardentasun Atarian eta ediktuen taulan. Harekin batera adieraziko da zer egunetan, zer ordutan eta non izango diran probak.

6.3. Oposizioaldia.

Oposizioaldiak bi ariketa izango ditu. Egun, toki eta ordu berean egingo dira biak, eta datu horiek aldez aurretik jakinaraziko zaizkie izangaiei. Ariketetarako deialdi bakarra egingo da, eta izangaiek NANa edo agiri baliokideren bat aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira. Pliken sistema erabiliko da ariketak egiteko.

Proba teorikoa. Galdera sorta bati edo test bati erantzun beharko zaio idatziz, oinarri hauen II. eranskineko gaiei buruz.

Proba hau egiteko denbora epaimahaiak erabakiko du, ariketen edukia zein den ikusita.

Proba honetan gehienez ere 40 puntu lortzen ahal dira eta oposiziotik bazterturik geldituko dira 20 puntu eskuratzen ez duten izangaiak.

Proba praktikoa: Oinarri hauen II. eta III. eranskinetako gaiei buruzko kasu praktiko bat edo batzuk azaldu beharko dira idatziz. Izangaiek kalkulagailu zientifikoa eramaten ahalko dute probara.

Proba hau egiteko denbora epaimahaiak erabakiko du, ariketen edukia zein den ikusita.

Ariketa honetan gehienez ere 40 puntu lortzen ahalko dira eta bazterturik geldituko dira gutxienez ere 20 puntu eskuratzen ez duten izangaiak.

Bi probak egin ondoren, emaitzak argitaratuko dira Gardentasun Atarian eta iragarki-oholean eta jakinaraziko da zer egunetan eta zer ordutan eginen den ariketen plikak irekitzeko ekitaldi publikoa. Ekitaldiaren ondoren, toki berberetan argitaratuko da izangai bakoitzak lortutako puntuazioa. Izangaien kopurua oso altua ez bada, plikak irekitzeko ekitaldi publikoa proba bakoitzaren egun berean eginen da.

6.4. Izangaietako batek ere ez baditu proba guztiak gainditzen edo gaindituta ere kontratatua izaterik nahi ez badu, administrazio deitzaileak kontratatzen ahalko du lehenengo proba gainditu duen hurrengo izangaia, hautapen prozesuan lortutako puntuazio ordenari zorrotz jarraituz.

6.5. Hautaprobetan, minusbaliotasuna izanik halaxe eskatzen dutenek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izango dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

7. oinarria. Lehiaketaldiko balorazioa.

7.1. Deialdi honetako izangai guztiek, merezimenduak badituztela uste badute, oinarri hauetako zehaztapenei jarraikiz, agiri bidez frogatu behar dituzte, parte hartzeko eskabidea aurkezten dutenean.

7.2. Epaimahaiak, 6. oinarrian ezarritako probak egin bitartean, izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu ondoko baremoarekin bat, eta osotara ez dituzte inoiz 20 puntu baino gehiago emango. Hona hemen:

1.–Nafarroako toki entitate bateko kontu-hartzaile lanetan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 2 puntu; gehienez, 10 puntu.

2.–Edozein administrazio publikotan lanean egindako zerbitzu urte bakoitzeko, baldin eta lanposturako eskatu bada Ekonomia Zientzietan edo Enpresa Zientzietan diplomaduna izatea, edo Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan edo Zuzenbidean graduatua edo horien baliokidea: puntu 1; gehienez 5 puntu.

3.–Espezializazio edo hobekuntza ikastaroetan parte hartzeagatik karguaren berezko gaiei buruz, 10 ordutik gorakoak izan badira, ikastaro bakoitzeko: 0,5 puntu; gehienez, 5 puntu.

7.3. Aipatu balorazio irizpideak aplikatzeko, arau hauek hartuko dira kontuan:

–Urteen kopurua osoa ez bada edo lanaldi osoa egin ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

–Ez dira bi aldiz zenbatuko baremo berean dauden zerbitzuak denbora berean egin badira.

–Eskabidea aurkezten den unean edo akatsak zuzentzeko epean (onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu eta gero) aurkezten diren agiriek jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatuak izan beharko dute. Bestela ez dira baloratuko.

–Deialdia argitaratzen den egunera bitarteko zerbitzuak baloratuko dira.

8. oinarria. Epaimahaiaren proposamena.

8.1. Izangaien kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak argitaratuko du probak gainditzen dituztenen zerrenda, guztira lorturiko puntuen hurrenkerari jarraikiz, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian lorturiko kalifikazioak batuta; halaber, puntuaziorik altuena duen izangaiaren aldeko kontratazio proposamena egingo du.

Proposamen hori argitaratu beharko da Cortesko Udalaren Gardentasun Atarian eta iragarki-taulan, eta loteslea izango da administrazio deitzailearentzat.

8.2. Kontratazio jakinarazpena egiten zaionetik aurrera, 7 egun naturaleko epean, izangaiak honako agiri hauek aurkeztuko ditu Cortesko Udalaren Erregistro Orokorrean:

1.–Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

2.–Bigarren oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua.

3.–Zinpeko aitorpena, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik edo gabeturik, eta ez dela bereizia izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

4.–Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisikorik edo eritasunik ez duela.

8.3. Aipatu epean eta ongi justifikaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituena ezin izango da kontratatu eta baliorik gabe geldituko dira haren jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe deialdian parte hartzeko eskabidean egin faltsukeriagatik etor lekiokeen erantzukizuna.

8.4. Aurreko apartatukoa gertatuz gero, edo kontratazioa egin ondoren lanpostua hutsik gelditzen bada, probak gainditu dituen eta 8.1 atalean aipatu puntuazioen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin beteko du hutsunea Cortesko Udalak, eta izangai horrekin aurreko apartatuetan adierazi bezala jokatuko da.

Izangaien zerrendak 6 urteko indarraldia izango du, lehenengo kontratazioa egiten den unetik aurrera zenbatuta, salbu eta beste deialdi bat egiten bada. Kasu horretan deialdi horrek izango du lehentasuna. Agindu honetan xedatutakoaren arabera kudeatuko da zerrenda: 814/2010 Foru Agindua, abenduaren 31koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena.

9. oinarria. Kontratazioa.

9.1. Hautapen prozesua bukatu eta izangaiak aurreko 8.2. oinarriko agiriak aurkeztu ondoan, administrazio deitzaileak aldi baterako administrazio-kontratua eginen dio izangaiari, kontu-hartzailearen lanpostuan aritzeko; kontratua formalizatuko da eta alta emango zaio Gizarte Segurantzan.

9.2. Kontrataturiko pertsonak 7 egun natural izango ditu, kontratazio proposamena jakinarazten zaionetik aitzina, kontu-hartzailearen lanpostuan hasteko. Aipatu epean, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu epe horren barruan, eskubide guztiak galduko ditu. Horrelakorik gertatuz gero, 8.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

9.3. Halaber, lanpostu bat hutsik gertatzen bada, jabetza hartu ondoan, zerrenda osatzen dutenek bete ahalko dute, 8.4 oinarrian adierazi bezala.

10. oinarria. Errekurtsoak.

Deialdiaren, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Gainera, kalifikazio epaimahaiaren erabakien kontra, posible da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Udaleko alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

I. ERANSKINA

Eskabide orria (PDFa).

II. ERANSKINA

1.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.

2.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.

3.–270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, aurrekontuei eta gastu publikoari buruzkoa.

4.–234/2015 Foru Dekretua, irailaren 23koa, aurrekontuen egiturari buruzkoa.

5.–272/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitate Jarraibide Orokorra onesten duena.

6.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa.

7.–280/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duena.

8.–2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa.

9.–27/2013 Legea, abenduaren 27koa, Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzkoa.

10.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

III. ERANSKINA

1.–Kapitalizazio eta eguneratze bakuna eta konposatua. Merkataritzako deskontua eta deskontu arrazionala, bakuna eta konposatua. Mugaeguna, arrunta eta batez bestekoa. Hitzarmen lineala eta esponentziala. Puntu baliokideak kapitalizazio bakunean eta konposatuan. Puntu efektiboa, puntu nominala, puntu zatikatua eta aurretik ordain daitekeen puntua.

2.–Errentak. Kontzeptuak eta sailkapena.

3.–Maileguak. Amortizazio sistemak: diru-itzultze bakarra, amortizazio bakarra aldian aldiko interesen ordainketarekin, sistema frantsesa, amortizazio kuota iraunkorra, aritmetikoki eta geometrikoki handituz doazen urteko zenbatekoak. Amortizazio metodoa interes zatikatuen bidez. Kapitalen eraketa.

Iragarkiaren kodea: L2000279