13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020rako aurrekontua. Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2019ko abenduaren 13an egin bilkura arruntean, bilkuraren akta onetsi behar bada ere, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, bertako idazkari kontu-hartzailea lagun izanik, 2020ko ekitaldirako aurkeztu duen aurrekontu proiektua.

Ikusirik Mankomunitateko Gobernu Batzarrak, kontuen batzorde berezi gisa ari zela, 2019ko abenduaren 13an egin bilkura arruntean eman zuen irizpena,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Bigarrena.–Aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea jendaurrean edukitzea Idazkaritzan, Tafallako Udalaren Herritarren Arazoetarako Bulegoan (Nafarroako plaza, 5), 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, horrela interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hirugarrena.–Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da.

Laugarrena.–Mankomunitatearen aurrekontu orokor eta bakarraren espedientearen kopia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari igortzea, behin betiko onetsi ondoan.

Bosgarrena.–Erabaki hau Mankomunitatearen Kontabilitate eta Administrazio Zerbitzuei jakinaraztea.

Tafallan, 2019ko abenduaren 18an.–Mankomunitateko burua, José Ignacio Moros Bailón.

Iragarkiaren kodea: L1916371