13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Telekomunikazioak hedatzeko plana. Hasierako onespena

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko abenduaren 20ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea zuntz optikoa eskuratzeko sare publikoa hedatzeko plana (FTTH) Tuterako udalerriko multzo historikoaren kanpoaldean (gainerako hiria), eta Tuterako alde zaharraren barruan zuntz optikoa sartzeko sare publikoa (FTTH) behin-behinean hedatzeko plana, Masmóvil Broadmand SAUk sustatuta, eta espedientean jasotzen diren baldintzetan. Hori guztia Telekomunikazioei buruzko maiatzaren 9ko 9/2014 Lege Orokorraren 34. artikuluan urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 83. artikuluari dagokionez xedatutakoari jarraikiz.

Erabaki horretan xedatutakoaren arabera, aipatutako Hedapen Planak jendaurrean jarriko dira 20 egun balioduneko epean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita; hala, espediente hori edonork aztertu ahal izanen du, eta dagozkion alegazioak egin. Horri dagokionez, interesdunen eskura geldituko da tramitatutako administrazio espedientea, Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean azter dadin.

Alegaziorik aurkezten ez bada, aipatu Hedapen Plana behin betiko onetsitzat joko da, horri buruzko erabakirik hartu beharrik gabe, eta iragarkia argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1916672