13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2020ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta kanonak. Onespena

Olorizko Udalak, 2019ko abenduaren 24an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea 2020rako zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta kanonak. Indarra hartuko dute, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Hona hemen:

“Lehenbizikoa.–Zerga-tasa hauek onestea:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,30.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga). Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,4.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (Gainbalioa).

  • Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1955 Foru Legean xedaturikoak izanen dira.
  • Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %8ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Gainerako karga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonak beren horretan geldituko dira, gero batean aldatzen ahalko badira ere, hala behar bada.

Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Olorizko Udaleko iragarki-taulan argitaratzeko agintzea, Olorizko herritar orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.”

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oloritzen, 2019ko abenduaren 24an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L1916668