13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Zuluetako 1. eremuko U.E. 1.2 exekuzio unitatearen borondatezko birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2019ko abenduaren 20ko ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

1. Behin betiko onestea Zuluetako 1. eremuko U.E. 1.2 exekuzio unitatearen borondatezko birzatiketa proiektua, Celia Iribarren Martínek eta Jesús Iribarren Martínek sustatua.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, eta dagokion Jabetza Erregistroan inskribatu ere, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin bat.

Noain Elortzibarren, 2019ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1916662