13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Virgen del Castillo zahar etxeko tasak 2020rako.
Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko ekitaldian zahar etxean indarrean izanen diren tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz. Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren patronatuak ere berretsi zituen tasak 2019ko abenduaren 17an egin bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean eta harekin bat heldu diren gainerako legeetan xedatuari jarraikiz, espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurrean egoteko aldia iraganik inork alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu.

Miranda Argan, 2019ko abenduaren 26an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes Serantes.

Iragarkiaren kodea: L1916705