13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2020rako lan-egutegia

Funesko Udaleko alkateak, 2019ko abenduaren 18an, jarraian heldu den ebazpena eman zuen:

Ignacio Felipe Domínguez Martínez, Funesko Udaleko alkatea.

Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin (haren bidez aldatu zen Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, eta urteko lanaldia ezarri zen Nafarroako administrazio publikoetako enplegatuetatik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat), Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 10eko 117/2019 Ebazpenarekin (haren bidez ezarri zen ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan) eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 250/2019 Ebazpenarekin (haren bidez zehaztu zen, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020. urterako asteguneko jaiegunen egutegi ofiziala).

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluan ezarriaren arabera, eta legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–2020ko jaiegunen egutegia onestea Funesko Udaleko langileetan udal bulegoetan zerbitzu egiten dutenentzat; beraz, larunbatetan eta igandeetan ez ezik, hurrengo egun hauetan ere itxita egonen dira udal bulegoak:

  • Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
  • Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
  • Martxoaren 19a: San Jose
  • Apirilaren 9a: Ostegun Santua.
  • Apirilaren 10a: Ostiral Santua.
  • Apirilaren 13a: Pazko biharamuna.
  • Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.
  • Maiatzaren 15a: San Isidro; herriko festa.
  • Abuztuaren 9a: Santiago apostolua; herriko festak.
  • Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
  • Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
  • Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.
  • Abenduaren 7a: Konstituzioaren Egunaren biharamuna.
  • Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.
  • Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak. Funesko Udalaren bulegoetan urteko lanordu kopuruaren banaketa 07:40tik 15:00etara izanen da, astelehenetik ostiralera. Funesko Udalaren bulegoetan jendea hartzeko orduak 11:00etatik 14:30era izanen dira, astelehenetik ostiralera.

Udalaren gainerako zerbitzuek beren lan egutegia prestatuko dute, ahalik eta lasterren, organo eskudunak onets ditzan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri Osoko Bilkurari ematea, horretarako egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina (APAPELaren 123. eta 124. artikuluak).

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita (NTAFLaren 333. artikulua eta hurrengoak).

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (APAPELaren 30., 114.1.c) eta 112.3 artikuluak eta AAJLaren 8., 10. eta 46. artikuluak).

Funesen, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1916508