13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, suhiltzaile izateko oposizioaren bigarren ariketaren behin betiko emaitzen kontrakoa.

Xabier Ros Oyhenart jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 29ko 1107/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako oposizioko prozeduran; hain zuzen ere, bigarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka. Ebazpen horren bidez, suhiltzaile izateko hogeita hemezortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2000339