125. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Lankidetza-hitzarmena Jabetza Erregistroarekin

Vianako Udalak, 2020ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, lankidetza-hitzarmena onetsi zuen, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatzeko, likidatzeko eta biltzeko, honako hauen artean: Vianako Udala eta Lizarrako 1. Jabetza Erregistroko erregistratzaile titularra eta Nafarroako Foru Komunitateko oinordetza-emaitzen, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergen likidatzailea.

Vianan, 2020ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2005205