125. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

2020-2021 Plan ekonomiko-finantzarioa. Onespena

Vianako Udalak, 2020ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Plan ekonomiko-finantzario bat onestea, xedea duena betetzea Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren arau fiskalak, 2020ko eta 2021eko ekitaldietan.

Bigarrena.–Igortzea onetsitako Plan ekonomiko-finantzarioa Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusira, honek Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministeriora igor dezan.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea onespen erabakia, aditzera emateko ez beste deusetarako. Plan ekonomiko-finantzario onetsia jendearen eskura jarrita egonen da, onesten denetik haren indarraldia amaitu arte.

Vianan, 2020ko maiatzaren 22an.–Alkate udalburua, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2005141