125. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Ordenantza, tutoretzapeko apartamentuak eskuratzeko eta erabiltzeko arauak ezartzen dituena. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Garesko udalerriko tutoretzapeko pisuak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Garesko udalerriko tutoretzapeko pisuak arautzen dituen ordenantza, eta haren behin betiko testua argitara emanen da.

Garesen, 2020ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2005411