125. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Ordenantza, Joko eta apustuetarako aretoak
ezartzea arautzen duena. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Garesko udalerrian joko eta apustuetarako aretoak ezartzea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Garesko udalerrian joko eta apustuetarako aretoak ezartzea arautzen duen ordenantza, eta haren behin betiko testua argitara emanen da.

Garesen, 2020ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2005409